Lege oharra

Jabetza intelektualeko eskubideak

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U. da webgune honen sozietate titularra. Kontrakoa adierazi ezean, webgune honetako edukien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titulartasuna COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-rena da.

Webgune honetako eduki guztiak COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-ren jabetzakoak dira, kontrakoa berariaz adierazten ez bada, eta, besteak beste, Estatuko eta nazioarteko jabetza intelektualari eta industrialari buruzko arauek babestuta daude.

Beraz, erabiltzaileek edo hirugarren pertsonek ezin dituzte inolaz ere manipulatu (aldatu, kopiatu, eraldatu, erreproduzitu, transmititu, egokitu, itzuli, etab.), osorik edo partzialki, COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-ren berariazko baimenik gabe, betiere, kontrakoa adierazten denean izan ezik.

Webgunean azaltzen diren COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-ren marken, errotuluen, ikur bereizgarrien eta logoen titularra COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U. da.

Atariaren erabilera

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k ez du inolako erantzukizunik izango baldin eta bisitaria webgune honen edukietara sartzeak kalte-galerak eragiten baditu (kalte informatikoak edo beste era batekoak), hori saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu arren; adibidez: akatsak edo ez-aipatzeak edukietan; atariaren erabilgarritasunik eza; edo birus edo programa kaltegarrien transmisioa edukietan.

Hala, COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k ezin DUbermatu sistema informatikoak kaltetu edo eralda dezakeen birusik edo beste elementu kaltegarrik egongo ez denik webgune honen erabiltzailearen fitxategietan edo dokumentu elektronikoetan. Ondorioz, gure erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango elementu horiek erabiltzaileei edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalte-galeretan.

Horrenbestez, webgunea erabiltzen duen pertsonak bere gain hartzen du erabilera horren erantzukizuna. Erantzukizun horren baitan sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistroa.

Erregistro horretan, erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko informazioa ematea. Erregistro horren ondorioz, pasahitz bat emango zaio erabiltzaileari, eta hark pasahitz hori egoki eta konfidentzialki erabiltzeko konpromisoa hartuko du.

Erabiltzaileak bere gain hartzen du COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k bere atariaren bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa; halaber, adierazpen-izaeraz eta ez-mugatzaileaz, honako hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa:

 

  • Legearen aurkakoak, zilegi ez direnak edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoak diren jardueretan erabiltzeko.
  • Eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa, legearen aurkakoa, terrorismoaren apologia egiten duena edo giza eskubideen aurkakoa dena zabaltzeko, pertsonaren duintasuna errespetatzen ez duten edukiak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteen eta haurren aurkakoak, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak.
  • COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-ren, haren hornitzaileen edo hirugarren baten sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean edo beste sistema fisiko edo logiko batzuetan informatika-birusak (aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketenak) zabaltzeko.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta-kontuetan sartzen saiatzeko, haiek erabiltzeko eta haien mezuak eraldatu edota manipulatzeko.
  • COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek webgunearen bidez zabaldu ditzaketen iritzien gainean, eta eskubidea izango du, kontuan izanik aurreko paragrafoetan adierazitakoa, desegokiak iruditzen zaizkion iruzkinak eta ekarpenak kentzeko.

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k bere gain hartzen du atarirako eta honen zerbitzuetarako sarrera ukatzeko eskubidea, aurretik abisatu gabe, bere erabakiz edo hirugarren batek eskatuta, erabilera-baldintza orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileen kasuan.

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k Zuzenbideak ezartzen dituen egintzak abiarazi ahal izango ditu, baldin eta baldintza hauek betetzen ez badira edo haren ataria desegoki erabiltzen bada.