Pribatutasun Politika

1. SOZIETATEAREN IZENA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, erabiltzaileari jakinarazten diogu webgune honen titularra COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U. dela. Helbidea: Polígono El Árbol nave 1, parcela 6, 48980 Santurtzi, Bizkaia. IFK: B95271698. Bizkaiako Merkataritza Erregistroan izena emana, 4323 liburukia, 0 liburua, 1 folioa, BI-37343 orria, 1. inskripzioa, eta harremanetarako helbide elektronikoa quieroducha@quieroducha.com du.

 

2. PERTSONA ERABILTZAILEAK

Atari honetara sartu eta/edo hura erabiltzen duen PERTSONA ERABILTZAILEAk onartu egiten ditu “Atariaren erabilera” atalean ezarrita dauden erabilera-baldintzak. Kontuan hartu beharreko baldintzak dira, nahitaez bete beharrekoak diren kontratazio-baldintza orokorrak gorabehera.

 

3. DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO-POLITIKA

Webgune honetatik eratorritako fitxategi automatizatuen arduradun den aldetik, COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k datu pertsonalak babesteko eta erabiltzeko bere politikaren berri ematen die bere web-orriaren bisitari eta erabiltzaileei. Politika hori erabiltzen dugu erabiltzaile batek datu pertsonalak eskatzen dituen gure webguneko inprimakiren bat betetzen duenean, datu pertsonalak babesteko araudiak ezartzen dituen betebehar guztiak beteta, betiere.

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U. (goian aipatuko IFK eta helbidea dituena) arduratuko da webgune honen erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzeaz. Soilik behar-beharrezkoak eta egokiak diren datuak eskuratzen dira, kasu bakoitzean erabiltzaileek eskatu duten zerbitzurako ezinbestekoak direnak, eta ez da datu gehiegi eskatuko.

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu datu pertsonalen babesa bermatzeko, datu horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendu edo erabilerarik egon ez dadin, egungo teknologia erabilita, datuak babesteko araudiak ezarritakoaren arabera

 

4. ESKUBIDEAK

Erabiltzaileei eskubide batzuk aitortzen zaizkie, eta eskubide horiek erabil ditzakete. Zehazki, datuetan sartzeko eskubidea, datuak ezerezteko eskubidea, datuak zuzentzeko eskubidea eta datuen aurka egiteko eskubidea dira.

Eskubide horiek erabili nahi izanez gero, idatziz jakinarazi behar da: posta arruntez COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-ra (Mikeletegi pasealekua 52, 20.009 Donostia) gutun bat bidaliz, edo quieroducha@quieroducha.com, helbidera edo mezu elektroniko bat bidaliz. Bi kasu horietan, nortasun-egiaztagiri bat erantsi beharko da.

 

5. BORONDATEZKOTASUNA

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k datu pertsonalak ematea borondatezkoa ala nahitaezkoa den jakinaraziko die bere web-orriaren erabiltzaileei, webguneak eskaintzen dizkien zerbitzu eta/edo edukietara sartzeko eta erregistratzeko inprimakietan eskatzen zaizkienean.

Horretarako, erabiltzaileak betetzen duen inprimaki bakoitzean, datuen tratamendurako baldintza partikularren berri emango dio COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k. Zehatz-mehatz, honako hauen berri: dagokion datu pertsonalen fitxategiaren izena; datuen tratamenduaz arduratzen den erakundearen helbidea; bere eskubideak erabiltzeko aukera (sartzeko, ezerezteko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak); datuen tratamenduaren helburua; eta, datuak hirugarren baten esku uzten direnean, lagapen horren helburua.

Gainera, COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, baimena eskatuko dizu zure mezu elektronikoa erakundearen jardueraren merkataritza-, sustapen- edo dibulgazio-helburuetarako erabiltzeko. Erabiltzaileak baimena emanez gero, hainbat motatako komunikazio bidaliko zaizkio (e-postaz, faxez, SMSz, MMSz, berehalako mezularitzaz, komunitate sozialen bidez edo egungo edo etorkizuneko beste edozein bitarteko elektroniko edo fisikoen bidez), gure erakundeak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuekin lotutako merkataritza- edo dibulgazio-informazioa izan dezan.

 

6. DATUAK HIRUGARREN BATI LAGATZEA

Gure web-orriaren erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarren bati lagako zaizkio, eginkizun legitimoekin zuzenean lotutako erakundearen helburuak betetzeko soil-soilik; hain zuzen ere, COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-rekin lotura duten eta datu pertsonalak eskatzen dituen inprimaki bakoitzean espresuki aipatzen diren entitateen esku utziko dira.

 

7. ALDIAN BEHIN EGUNERATZEA

COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-k Pribatutasun Politika alda dezake, legeriak eskatuta edo dagokion araudia betez, politika hori Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edo beste edozein erakundek emandako aginduetara egokitzeko. Beraz, aldian behin politika hori kontsultatzea aholkatzen diegu erabiltzaileei.

 

8. DATUEN EGIAZKOTASUNA

Erabiltzaileek beren datu pertsonalen egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna izango dute, eta, datu horietan aldaketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko diote COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-ri. Hortaz, gure erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango gai honi dagokionez.

 

9. ADINGABEAK

Webgune hau ez da adinez txikientzat.
Dena den, gure webgunearen erabiltzaileren bat 14 urtetik beherakoa bada, bere datuen erabilera onartzen duten gurasoen, tutoreen edo lege-ordezkarien baimen idatzia aurkeztu beharko dio COSEDENOR CONSTRUCCIONES, S. L. U.-ri.

Beraz, 14 urte edo gutxiago badituzu, baimen sinatu hori behar dugu, zu webgunearen edozein edukitan edo zerbitzutan inskribatu aurretik.